Casamance

Casamance
 Senegal
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak13°00′55″N 15°19′04″W / 13.01526°N 15.31769°W / 13.01526; -15.31769
Demografia

Casamance Senegalgo hego-mendebaldeko eskualde historiko eta naturala da, Casamance ibaiak zeharkatzen duena. Iparraldean Gambiarekin du muga eta hegoaldean Ginea Bissaurekin. Senegalgo mapari begiratuta oso bereizia ageri da eskualdea, ez bakarrik Gambia estatuak banatzen du, baizik eta Gambiatik igarotzen den ibai handiak (Gambia izenekoa halaber) ere.

Administratiboki hiru eskualdetan dago zatiturik: Ziguinchor - Basse Casamance - , Sédhiou - Moyenne Casamance - eta Kolda - Haute Casamance -. Hiri handiena Ziguinchor da.

Diola etnia da nagusi bertan, fetitxearen kultura bizi duen herria.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search