Castra

Templeborough castrum, Ingalaterra. Rotherham Museums and Galleries museoaren bideoa.
Castrum baten hondarrak Israelen

Castra (castrum singularrean) Antzinako Erromatar garaiko gotorlekua zen. Erromatar idazleek castra (pluralean) erabiltzen zuten eta gaur egungo literatura zientifikoan ere castra izena erabiltzen da.

Erromatarrek castrum eta castra terminoak kanpaleku mota desberdinetarako erabiltzen zituzten, hala nola, gotorleku legionario handietarako (Limesetan egon ohi zirenak), kohorteek edo indar laguntzaileek (auxilia) erabiltzen zituzten gotorleku txikiagoetarako, aldi baterako kanpamentuetarako eta "kanpainan" egun batzuetarako altxatzen ziren babesetarako.

Castellum forma, castrum izenaren txikigarria, gotorleku txikiak aipatzeko erabili zen; zalditeriaren edo infanteriaren destakamentu bat geratzen zen bertan[1]. Limesetan, tarteka zeuden dorreak ere horrelakoak izan ohi ziren eta zaintzarako erabiltzen ziren. Azkenik, akueduktu bateko dorrea aipatzeko erabiltzen zen.

Kanpaleku egonkor handienak plaza indartsu bihurtu ziren. Harrizko harresiak eta dorreak zituzten, eta barrutik lau zatitan banatzen ziren, bi bide perpendikularrez markatuak. Bainugela, bilera-gela, kaperak, bulegoak, kartzela, ospitalea eta biltegiak zituzten. Merkatariak, artistak, prostitutak eta beste zibil asko beren inguruetara joaten ziren eta hiri-pilaketak eratzen ziren, canabae deritzonak eratuz. Batzuetan, benetako herriak osatzen ziren inguruan, bere erakinekin eta administrazioarekin. Kasu horretan, vicus bati buruz hitz egiten da. Biiztanle zibilekin hazten ziren asentamendu horietan, bainu-etxeak, anfiteatroak eta beste eraikin publiko egon zitezkeen. Soldaduen emaztea eta haurrak bertan bizi zitekeen, eta jurisdikzio militarra izaten zuten. Inguruko lurrak ganadurako larre gisa erabiltzen ziren, eta horiek inguruko nekazariei alokatzen zitzaizkien.

  1. Vegetius, Epitoma rei militaris, 3.8. (Gaztelaniaz irakurgai) (Frantsesez irakurgai)

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search