Desjabetzapen

Desjabetzapena estatuak ondasun baten jabetza bere jabeari kentzen dionean gertatzen da, jabearen borondatea kontuan hartu gabe baina legeak ezartzen dituen prozedurak erabiliz eta jabeari kalte-ordaina emanez. Sarritan desjabetzeek azpiegitura publikoak eraikitzeko lurrak eta eraikinak hartzen dituzte, baina enpresa pribatuak ere desjabetu daitezke, sektore ekonomiko bat estatuaren esku geratzea bilatzen duen nazionalizazio izeneko prozesuaren baitan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search