Euriklea

Euriklea
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Ogibideainudea
Familia
AitaOps (en) Itzuli

Euriklea (antzinako grezieraz: Εὐρύκλεια) greziar mitologiako pertsonaia da, Odisean Ulisesen eta, ondoren, Telemakoren inude gisa agertzen da.

Ulises, Troiatik bueltan, Itakako bere jauregira eskale gisa mozorroturik sartzen da inork ezagutu ez dezan. Eurikleak, bere inude izanak, ezagutu egiten du oinak garbitzen dizkionean txikitako orbain batengatik. Ulisesek isilik egoteko aginduko dio bere emazte Peneloperen senargaiak akabatu arte.

«
Atsoak oineko orbana esku ahurraz haztatu,
ulertu ta, izuturik, oina zuen laxatu.
Eta hankak orduan pertza jo zuen eta brontzeak
kanpai hotsa egin zuen, ontzia kordokatu,
eta urak, isurita, lurra zuen hezetu.
Orduan Eurikleari poza ta dolorea
biak batera bihotzaz zitzaizkion jabetu,
begiak malkotan ito eta boza trabatu.
»

Odisea[1]

  1. Matías Múgicaren itzulpena Balea Zuria argitaletxearentzat (2025), 399. or.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search