Fisiognomia

Fisiognomiari buruz XIX. mendeko liburu bateko adibidea (ezkerrean: "Erabateko etsipena", eta eskuinean: "Beldurrarekin nahastutako haserrea").

Fisiognomia (grek. φύσις “physis”, natura, eta γνώμη, “gnome”,  epaitu edo interpretatu) aurpegiaren portaera ere deitua, sasizientzia bat da, norbaiten aurpegiaren ikerketa eginez gero, haren izaera edota etorkizuna asma daitekeela baieztatzen duena.  (Bigarrenaren kasuan, metoeskopia terminoa erabiltzea egokiagoa da, jendearen etorkizuna ezagutzeko jarduera da, kopetako marren bidez)

Gazteleraz diziplina honen izenak fisionomia edo fisonomia hitzari jatorria eman dio eta haren esanahia “pertsona baten aurpegiaren itxura da” edo, orokortuz, “gauzen irudia”. Geobotanikan fisiognomia hitza landare multzo batek osatzen duen taldeari deitzen zaio, beste hizkuntzetan ere horrela delarik.

Bi gradu daude fisionomiaren azalpenetan:

  • Aurreikuspen absolutua duen fisionomia, zeinak baieztatzen duen, %100-eko korrelazioa dagoela ezaugarri fisikoen (aurpegikoak bereziki) eta izaera ezaugarrien artean, jarrera hau gezurtatua izan da.
  • Korrelazio zientifikoa duen fisiognomia, zeinak baieztatzen duen era bateko adostasun estadistikoa dagoela, ezaugarri fisikoen eta izaerazkoen artean. Honako hau posible da, pertsonen ezaugarri fisikoak eragiten dituzten, aurretiazko izaera ezaugarriengatik, hortaz azpiko jatorri genetikoa korrelazioa horren erantzule izango litzateke. Fisionomia mota hau, izaeraren determinismo biologikoan oinarritzen da. Fisionomia hau ere, zenbait aldiz gezurtatua izan bada ere, beste behin agertu da beste aldaera edo bariante modernoetan pertsonologia edo morfopsikologia bezalakoetan, funts enpirikorik gabe.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search