GAFAM

GAFAM
Datuak
Izen laburraGAFAM
Motaakronimoa, Ezizena eta taldea
Osatuta
GAFAM: Google, Apple, Facebook, Amazon eta Microsoft

GAFAM akronimoak interneteko enpresa indartsuen batzuk izendatzen ditu: Google, Apple, Facebook, Amazon eta Microsoft. AEBetako multinazional hauek urte gutxiren bueltan bihurtu dira eremu digitala arautzen duen oligopolio bateko aktore.[1] Ikerlariek frogatu dute GAFAMen eta hedabideetako edukiaren arteko konexioaren hazkundea, baita taldeak ekonomia digitalean sormen eta kultura industrien etorkizuneko garapena baldintzatzeko patroiak ezartzeko duen gaitasuna ere.[2] GAFAMetako bakoitzak bere ekosistema sortzen du, baina jatorri desberdina izan arren, guztiek antzeko egiturak sortzen dituzte. Haien ezaugarri nagusiak: modu ekosistemikoan lehiatzen dira, eta ez produktuka, oso talde zentralizatuak dira, hedapen-hazkunde nabarmena dute eta liderrak dira burtsa-kapitalizazioan.[3]

  1. Smyrnaios, Nikos, L’effet GAFAM: stratégies et logiques de l’oligopole de l’internet. Communication & langages 2016/2 (N° 188), 61-83 orr.
  2. «Azterlan batek ohartarazi du teknologia enpresa handiek komunikazioa eta kultura kontrolatzeko boterea dutela» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  3. «¿Quién controlará la Comunicación? El impacto de los GAFAM sobre las industrias mediáticas en el entorno de la economía digital» www.revistalatinacs.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search