Gandharva

Gandharva, Apsararekin.

Gandharva airean eta uretan bizi zen espiritua da, brahmanismoan. Hasieran Gandharva bakar bat aipatzen zen elezaharretan, baina Mahabharatak 88.000 aipatzen ditu. Gorputzaren erdia gizonarena eta beste erdia animaliarena dute, eta indar handikoak dira. Apsararekin ezkonduta daudela diote elezaharrek. Rigvedak erritu erotikoekin lotzen ditu, ernalketarekin batez ere.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search