Gimel

Gimel
Feniziar Hebrearra Aramera Siriakoa Arabiera
Gimel ג Gimel ܓ ج‍,ج
Eratorritako
hizkiak
Greziarra Latin Ziriliko
Γ C G Г
Balizko
jatorria
Hieroglifiko Proto-semitiko
T14
Errepresentazio fonemikoa: NAF[ɡ, ɣ, d͡ʒ, ʒ, ɟ]
Kokapena alfabetoan: 3
Zenbakizko (Gematria/Abjad) balioa: 3

Gimel alfabeto semitiko askoren hirugarren hizkia da. Feniziar alfabetoan agertzen da, baita alfabeto aramearrean ere. Alfabeto hebrearrean ג idazten da, alfabeto siriakoan ܓ eta arabiar alfabetoan ج (azken honetan 5. letra da). Feniziar alfabetoan zein eratorritako guztietan, arabiarrean izan ezik, kontsonante ahozkatu belar herskariaren soinua aiderazten du, NAF[g]. Arabiera Estandar Modernoan hiru soinu ezberdin egiteko erabiltzen da: NAF[g], NAF[ʒ] eta NAF[d͡ʒ].

Ez da ezagutzen letra Proto-Kanaanitarra, baina ziurrenik izena arma baten izenetik eratorria zen, edo baliteke jaurtitzen zen arma baten izena izatea. Hau Proto-Sinaitarr glifo batetik eratortzen da, azpian agertzen den hieroglifikoan oinarritua.

T14

Letra honetatik greziar alfabetoko gamma (Γ), alfabeto latinoko C eta G eta alfabeto zirilikoko Г letrak eratortzen dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search