Glosa

Glosa
Jatorria
Ezaugarriak
Donemiliagako 60. kodexaren 72. orrialdea, bazterrean glosa duena.

Glosa (grezieratik, γλώσσα glossa, euskaraz 'mingaina', baita ere 'mintzaira') liburu baten orri bazterretan edo lerro artean idatzitako oharra da. Ohar horretan testuarekin lotutako azalpena ematen da, hizkuntza berean edo beste hizkuntza desberdin batean. Ondorioz, glosa mota asko egon daiteke, luzera edo edukieraren arabera; izan daiteke hitz bakar bat edota esaldi, paragrafo baten itzulpena edo antzeko beste testuen erreferentzia.

Glosa multzo batek glosario izena du. Esan behar da glosen bilketa, glosario moduan, lexikografiaren hasiera izan zela eta horrela sortutako lanak lehen hiztegiak izan zirela. Erdi Aroan glosagile lana bazegoen eta haien edukia lege testuekin lotutako komentarioak zirenean, haien lanak apparatus bezala ezagutzen ziren.

Glosak, askotan, inprenta aurreko garaietako ezaugarriak dira. Garai horietan liburu gutxi zeuden eta zeudenak zehaztasun guztiekin irakurtzen ziren.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search