Janari-soberakin

Ameriketako Estatu Batuetako jai bateko janariaren soberakinak.

Soberakinak[1] janari batetik jaten ez diren hondakin jangarriak dira, mahaikide guztiek amaitzen dutenean. Hondarrak[2], kondarrak[3] edo hondakinak[4] ere esaten zaie. Jangarritzat jotzen ez diren hondarrak (fruta eta barazki batzuen hezurrak eta larruak, esaterako) ez dira soberakintzat hartzen, zabortzat baizik. Sukaldean prozesatu ondoren azkenean kontsumitzailearengana ateratzen ez diren elikagaiak ere soberakintzat jo daitezke. Plater berrietan erabiltzen jakitea, batzuetan, sukaldaritzako liburuetan aztertzen da.[5]

  1. «Soberakin». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-03-03.)
  2. «Hondar». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-03-03.)
  3. «Kondar». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-03-03.)
  4. «Hondakin». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-03-03.)
  5. Muro, Angel.. (1997). El practicón. (2a. ed. argitaraldia) Tusquets ISBN 84-7223-813-X. PMC 37293739. (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search