Jasate-ahalmen

Jasate-ahalmena, ingurumen zientzietan, ingurune natural jakin batek denboran zehar izan dezakeen espezie biologiko baten populazio tamaina maximoa da; ingurumenean eskuragarri dagoen ura, janaria, habitat eta beste edozein behar kontuan izanik.

Populazioen genetikan, jasate-ahalmenaren muga ingurunearen karga maximoa bezala definitzen da,[1] zeina populazio oreka kontzeptuarekin zerikusirik ez duen. Eredu logistikoetako hurbilketaz baliatuta, populazioen dinamiketan duen efektua azter liteke; hala ere, sinplifikazio honek errealitateko sistema batek aurkeztu dezaketen muga gainditzeko aukera baztertzen du.

Hasiera batean, jasate-ahalmena zelai eremu batean, hau hondatu gabe, bazka zezaketen animalien kopurua zehazteko erabiltzen zen. Ondoren, populazio konplexuagoetara zabaldu zen ideia, gizakia kasu.[2] Gizaki populazioari dagokionez, osasungintza eta medikuntza alorrak bezalako aldagai konplexuagoak kontsideratzen dira beharrezko ezarpenaren barne. Populazio dentsitatea handitzen den heinean, jaiotze-tasa, oro har, jaitsiko da eta heriotza-tasa tipikoki handitu egingo da. Jaiotze eta heriotza tasen arteko ezberdintasunari berezko hazkunde deritzo. Jasate-ahalmenak berezko hazkunde positibo bat sustatu lezake edo berezko hazkunde negatibo bat behar izan.

Jasate-ahalmenaren azpitik populazioak tipikoki handitzen dira gainetik, ordea, tipikoki jaisten diren bitartean. Populazio tamaina orekan mantentzen duen faktore bat erregulazio faktore gisa ezagutzen da. Eramangarritasun muga gainditu ostean populazio tamaina murrizten da espezieen araberako faktore ezberdinen menpe; horrez gain, leku urria, janari hornikuntza edo eguzki argia ere barne hartu daitezkeelarik. Ingurunearen jasangarritasun muga espezieen arabera alda daiteke baita denboran zehar aldatu ere hainbat faktoreen eraginez: janari eskuragarritasuna, ur hornidura, ingurumen baldintzak eta bizilekua.

Jasate-ahalmen kontzeptuaren jatorria zalantzazkoa da, ikertzaile batzuen aburuz garraio internazionalaren testuinguruan erabili zela esanez [3] edo lehenik XIX. mendeko mikroorganismoekin egin ziren laborategi experimentuetan erabilia izan zela. [4] Egin berri den ebaluazio batek terminoaren lehenengo erabilera 1845-ko txosten batean kokatzen du, Estatu Batuetako Estatu Idazkariak Estatu Batuetako Senatuari egindakoa, hain zuen.[3]

  1. Hui, C (2006). "Carrying capacity, population equilibrium, and environment's maximal load". Ecological Modelling192: 317–320. doi:10.1016/j.ecolmodel.2005.07.001
  2. Carrying capacity. (Noiz kontsultatua: Retrieved February 2017).
  3. a b Sayre, N. F. (2008). "The Genesis, History, and Limits of Carrying Capacity"Annals of the Association of American Geographers98: 120–134. doi:10.1080/00045600701734356
  4. Zimmerer, K.S., "Human Geography and the "New Ecology": The Prospect of Promise and Integration", Annals of the Assoc. of American Geo., 84(1), 108–125, (1994)

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search