Labris

Labris
aizkora eta double-bitted axe (en) Itzuli
Honen parteGreziar mitologia

Labrisa (antzinako grezieraz: λάβρυς) bi aho dituen aizkora da, antzinako greziarrek pelekys izena eman zioten baita πέλεκυς izena [1] ere; erromatarrek aldiz, bipennis hitza erabiltzen zuten.

Labrisaren lehen erabilera, askoz lehenago eman zela agerian dago; izan ere, Paleolitoan eta Neolitoan aizkora mota honen irudiak badaude, maiz Ama jainkosaren gurtzarekin lotuta eta antzeko kultura primitiboen jainkosa telurikoekin ere. Zibilizazio-minoikoan, -traziarrean, -greziarrean eta -bizantziarrean labris-aren sinbolismoa erabiltzen da, baita mitologian eta artean duela hiru mila urtetik gora. Labrisa Afrikako sinbolismo erlijiosoan ere ageri da, esaterako Changó delakoan, yoruba mitologiaren jainkotasunean hain zuzen ere.

Amazonasek ere erabili zuten - borrokatzeko ez ezik, lan egiteko ere -, baita Europan eta Asian garatutako gizarte matriarkal zaharretan ere. Gaur egun, 1970eko hamarkadaz geroztik, LGTB eta feministen sinbolo gisa erabiltzen da, zehazki, lesbiana eta lesbofeministen mugimenduen taldeen kideentzako, indarra eta burujabetasuna sinbolizatzen dituelako.

  1. Aho bakarreko aizkorari hēmipelekuspelekus erdia») zioten, adib. Iliada. 23.883.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search