Laetare Garizumako laugarren igandea da mendebaldeko eliza kristau gehienetako egutegian, Eliza Katolikoa, anglikanismoa, Antzinako Eliza Katolikoa eta luteranismoa barne. Tradizionalki, garizumako garai gogorragoen artean poza adierazteko igandea izaten da. Izena Is 66:10 pasartetik datorkio, horrela hasten baita, egun horretako mezan gogoratzen dutena:
«
|
Laetare Hierusalem et conventum facite omnes qui diligitis eam; gaudete cum laetitia, qui in tristitia fuistis, ut exsultetis et satiemini ab uberibus consolationis vestrae.
|
»
|
|
«
|
Poz zaitezte Jerusalemekin, alaitu berarengatik, maite duzuen guztiok! Izan orain berarekin zoriontsu, harengatik dolu egin zenutenok!.
|
»
|
|