MONUSCO

MONUSCO misioko kasko urdinak

Kongoko Errepublika Demokratikoa Egonkortzeko Nazio Batuen Misioa (frantsesez, Mission de l'Organisation des Nations Unies pour la stabilisation en République démocratique du Congo, MONUSCO) Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak 1279 (1999ko azaroaren 30a) ebazpenaren bidez Kongoko Errepublika Demokratikoan ezarritako Bake Indarren misioa da, Kongoko bigarren gerraren ondoren bakea berrezartzen laguntzeko.

1999ko sorreratik 2010 arte MONUC izenez ezagutzen zen, Kongoko Errepublika Demokratikoko Nazio Batuen Misioa (frantsesez, Mission de l'Organisation des Nations Unies en République démocratique du Congo).

2025 hasieran 11810 militar ziren, guztira, 47 nazio ezberdinetakoak. Kopuru handienak, herrialdeka: Bangladesh (1950 militar), India (1272), Hego Afrika (1117), Indonesia (1044), Nepal (959), Maroko (931), Tanzania (876), Malawi (746), Uruguai (713), Senegal (559)[1].

Kasko urdin militarrez gain, polizia, begirale eta bestelako pertsonal zibilez ere osatuta dago.

2024ko abuzturako 444 hildako ziren, guztira, MONUC eta MONUSCOko pertsonal militar eta zibilen artean[2].

Urte hauetan guztietan maiz egon dira Nazio Batuen indarren kontrako kritikak eta protestak [3], eta hainbat soldaduen kontrako salaketak ere izan dira, egintza kriminalengatik[4].

  1. (Ingelesez) «Troop and police contributors» United Nations Peacekeeping (Noiz kontsultatua: 2025-04-03).
  2. (Ingelesez) «Fatalities» United Nations Peacekeeping (Noiz kontsultatua: 2025-04-03).
  3. «NBEren aurkako protestetan 33 lagun hil dira» Berria 2022-08-03 (Noiz kontsultatua: 2025-04-03).
  4. (Frantsesez) «De nouvelles accusations d’abus sexuels portées contre les casques bleus de la MINUSCA» MINUSCA 2016-02-04 (Noiz kontsultatua: 2025-04-03).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search