Merkataritza-burtsa

Merkataritza-burtsak edo lehengaien merkatuak bereziki lehengaiak (petroleoa, urrea, zilarra, kobrea, aluminioa, burdina eta beste metalak nahiz garia, artoa, arroza, azukrea eta beste nekazaritza-produktuak) negoziatzen diren burtsa da. Balore-burtsaren antzeko funtzionamendu-arauetan oinarritzen da, baina berezitasunak ditu: gerokoak, esaterako, balore-burtsan baino gehiago negoziatzen dira eta eperako operazioak ohikoak dira. Mundu osoko merkataritza-burtsa garrantzitsunen artean Chicagokoa (nekazaritza produktuetarako) eta Londreskoa (metaletarako) daude.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search