Multiprozesaketa bi mikroprozesadore edo gehiagok aldi berean hainbat prozesu egikaritzen duenaren ezaugarriari esaten zaio. Multiprogramazioan mikroprozesadore (PUZ) batekin exekutatzen dira zenbait lan, multiprozesaketan gauza bera baina prozesadore bat baino gehiagorekin. Bi mikroprozesadore edo gehiago dituen ordenagailuari multiprozesadore deritzo.
Sistema eragilea arduratzen da prozesu edo hari desberdinak mikroprozesadore desberdinetan banatzeaz. Ez da lan erraza, modu konkurrentean lan egiteko ez daudelako idatzita programak. Honetarako semaforoak eta antzeko programazio teknikak dituzte sistema eragileek prozesuaren kopia batek makinaren zenbait balio modu esklusiboan idazteko.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search