Nuska | |
---|---|
Sumertar erlijioa | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Girra (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Enlil eta Sin |
Ezkontidea(k) | Shala |
Nuska edo Nusku[1] (sumerreraz: {𒀭𒉺𒌆, dPA+TÚG)[2] Mesopotamiako jainkoa izan zen, Enlilen sukkal edo bisirra eta argiaren eta suaren jainkoa zena. Babilonian Girru zioten.
Asirian, Harran izan zen bere gurtza-gunea. Bertan Sin, ilargiaren jainkoa, gurtzea nagusi zenez, bere semetzat hartzen zuten. Arteen patroitzat eta zibilizazioaren jainkotzat ere hartzen zen, gizateriak egindako suaren aurkikuntzarekin eta hortik aurrera izandako aurrerapenarekin lotzen zelako.
Atrahasis poema akadtarrean, beheragoko jainkoen matxinadaren aurrean Enlili aholkatzen agertzen da, ez baitzuten gehiago lanik egin nahi. Enlil eta Ninlilen mitoan ere aipatzen zuten, non Enlil Ninlil gazte eta ederrarekin harremanak izan ditzan itsasontzi batean eramaten duen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search