Ontoteologia

Ontoteologia Kantek sortutako hitza da Arrazoimen hutsaren kritika (1781) liburuan bere teologia transzendentaleko bi moduetako bat izendatzeko baina Heideggerren eskutik zabaldu zen bere erabilera. Heideggerrek bere mendebaldeko metafisikaren kritikaren baitan erabili zuen kontzeptua, izate gorena metafisikaren historian nola pentsatu den azaltzeko. Modu horretan ontoteologia Jainkoaren ontologia eta Izatearen teologia bezala ulertu izan da eta bere jatorria Duns Eskoton bilatu nahi izan du zenbaitek.

Ontoteologiaren baitan Jainkoaren ordezko Absolutu metafisiko ezberdinak pentsatu izan dira. Izatearen teoria orokor bat egin nahirik izaki nagusi bat ezarri ohi da, ondoren, gauza guztiak ordena batean bildu ahal izateko teologia natural baten moduan.[1]

  1. Andonegi, Xabier (2004): “Erdi Aroko filosofia”, 71. or.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search