Osasun-etxe


Osasun-etxe baten sarrera.

Osasun-etxea, osasun-zentroa, artategia[1] edo anbulatorioa[2] sendagile eta erizainek osatutako osasuna zaintzeko sareetako gune bat da, eremu jakin bateko pertsonei osasun zerbitzua eskaintzen diena. Barne hartzen dituzten ohiko zerbitzuak familiako sendagintza eta hortzetako arreta dira, baina bai eta barne-sendagintza, pediatria, emakumeen arreta, familia-plangintza, farmazia, optometria, laborategiko saiakuntzak eta abar ere. Osasun unibertsala duten herrialdeetan, jende gehienak osasun-etxeak erabiltzen ditu.

  1. «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  2. Euskalterm: [Entitate Geografikoen Hiztegia] [2020]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search