Pileo

Perretxikoaren eskema.

Pileo terminoa onddoen fruitu-gorputzaren txapelari deitzeko erabiltzen den izen teknikoa da. Espezie batzuetako ezaugarri nabarmenena da, esaterako azpibeltzetan, boletoetan, zenbait poliporoetan edo tripakietan. Beste kasu batzuetan ez dago hain banaketa argirik pileoaren eta fruitu-gorputzaren gainerako atalen artean. Txapela daukaten perretxikoek normalean himenoforoa edukitzen dute, hala nola orriak, tutuak edo eztenak, pileoaren azpian.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search