Purdah

Txadri tradizionala daramaten afganistango bi emakume.
Nikabarekin bi emakume.
Hijabarekin hiru emakume Frantzian

Purdah edo pardaa (urduz: پردہ‎, hindiz: पर्दा; hitzez hitz, "gortina" esan nahi du) gizonei emakumeak ikustea galarazten dien praktika da.[1][2]

Purdahk bi forma hartzen ditu: sexuen arteko bereizketa fisikoa eta emakumeek beren gorputzak estali eta formak ezkutatzeko duten betebeharra. Purdah hainbat formatan existitzen da komunitate hinduetan eta musulmanetan, batez ere indiar azpikontinentean[3] eta herrialde arabiarretan.[4] Purdahren berezko jantzia burka da.[5] Burka, antzekotasun handiak izan arren, ez da nahastu behar txadriarekin, duela milurteko bat baino gehiagotik Afganistango emakumeen jantzi tradizionala denarekin, eta nikabarekin, Golkoko herrialde batzuetan, emakumeen eta jantzi tradizionala denarekin.[6]

  1. (Gaztelaniaz) por. (2021-07-07). ¿Qué es Purdah? - Spiegato. (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  2. (Ingelesez) «Purdah | Veil, Seclusion & Gender Roles | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  3. (Ingelesez) Jain, Simmi. (2003). Encyclopaedia of Indian Women Through the Ages: The middle ages. Gyan Publishing House ISBN 978-81-7835-116-2. (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  4. (Ingelesez) Gupta, Om. (2006-04). Encyclopaedia of India, Pakistan and Bangladesh. Gyan Publishing House ISBN 978-81-8205-389-2. (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).
  5. Interview accordée à "20minutes.fr", le 16/07/08, par Olivier Roy, Spécialiste de l'islam et politologue français
  6. Schuon, Frithjof. (1998). Understanding Islam. Bloomington, Ind. : World Wisdom Books ISBN 978-0-941532-24-2. (Noiz kontsultatua: 2024-04-19).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search