Purplewashing

Morea feminismoarekin eta emakumearekin lotutako kolore bat izan da.

Purplewashing (euskaraz garbiketa morea[1]) mailegu linguistiko bat da (ingeleratik purple, morea, feminismoarekin lotutako kolorea, eta whitewash, txuritu edo estali), feminismoaren bizkar egindako politika eta marketing estrategiei errefentzia egiten diena. Amelia Barquin feminista euskaldunak honela definitzen du: "Emakumeen aldeko diskurtsoa erabiltzea, norberaren irudia zuritzeko eta beste helburu batzuk lortzeko, emakumeekin loturarik ez dutenak eta, areago, emakumeen kontra joan daitezkeenak"[1].

  1. a b (Gaztelaniaz) «Hau da hau “garbiketa morea”! (Iruñean eta euskararen kontra)» Kinka 2018-06-04 (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search