Selinonte

Selinonte
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Trapani
Italiako udalerriCastelvetrano
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak37°35′01″N 12°49′29″E / 37.58361°N 12.82472°E / 37.58361; 12.82472
Map
Azalera0.00040 km²
Historia
KulturaAntzinako Grezia
selinunte.gov.it

Selinonte[1] (antzinako grezieraz: Σελινοῦς; latinez: Selinus) antzinako Greziako hiri bat zen, Siziliako ipar-mendebaleko kostaldean zegoena. K.a. 629. urtean, Megara Hibleako biztanleek sortu zuten, eta urte askotan oso hiri oparoa izan zen. Feniziarren aurka borrokatu zen, baina K.a. 409an, kartagotarrek suntsitu zuten. Hermokratesek berreraiki bazuen ere, K.a. 250. urtean kartagotarrek berriz suntsitu zuten. K.a. VI. mendetik aurrera zazpi tenplu eraiki zituzten hirian eta hiri ondoko muinoetan. Horien artean daude Apolori eraikitako Greziako arkitekturaren obra goren batzuk (113,34 m luze eta 54,05 m zabal).

Hiria Belice eta Modionen ibaietako haranen artean kokatuta dago. Gaur egun comune Castelvetranori dagokio. Inguruko barrutiak dira Triscina di Selinunte mendebaldean eta Marinella di Selinunten ekialdean. Akropoliko leku arkeologikoak bost tenplu ditu. Bost horietatik, bakarrik Hera Tenplua, “E” izenekoa, zaharberritu da. Hiriak, bere une gorenean, 30.000 biztanle izan zituen, esklabuak kontatu gabe[2].

Orokorrean uste da, aztarnategi arkeologikoa (haren gotorlekua eta antzinako doriar estiloko tenpluen aztarnak tartean) Italiako eta Europako handiena dela.

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. Morris, A.E.J. (2013). History of Urban Form Before the Industrial Revolution. Taylor & Francis. p. 53. ISBN 9781317885146. Retrieved 2014-10-10.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search