Sorabiarrak (goi-sorabieraz: Serbja; behe sorabieraz: Serby; baita wendiarrak edo lusaziar sorabiarrak ere) Erdialdeko Europan, batez ere Lusazia eskualdean, bizi den mendebaldeko eslaviar herriaren kideak dira. Alemanian, Brandenburgo eta Saxonia estatuetan bizi dira: bertan gutxiengo babestua dira. Sorabieraz (goi-sorabieraz edo behe sorabieraz) egiten dute, poloniera eta txekieratik hurbil dagoen hizkuntzaz. Sorabiarrak bi multzo geografikotan banaturik daude: Goi sorabiarrak, goi-sorabieraz egiten dutenak (40.000 lagun inguru). Behe sorabiarrak, behe sorabieraz egiten dutenak (20.000 lagun inguru).
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search