1 results found for: “Transhumanism”.

Request time (Page generated in 0.1679 seconds.)

Transhumanismo

«Nietzsche’s Power Ontology and Transhumanism: Or Why Christians Cannot Be Transhumanists» Christian Perspectives on Transhumanism and the Church (Springer International...

Last Update: 2024-05-06T09:34:39Z Word Count : 5295

View Rich Text Page View Plain Text Page

Main result

Transhumanismo

Transhumanismoa nazioarteko mugimendu kultural eta intelektual bat da zeinek helburu moduan duen giza gaitasun fisiko zein psikologiko edo intelektualak eraldatzea eta hobetzea teknologiaren bidez. Pentsalari transhumanistak giza gaitasunak gaindi ditzaketen teknologia berrien alde onak eta arriskuak aztertzen dituzte, era berean, teknologia horiek garatzerako orduan erabili beharreko teknoetika ere. Hauek uste dute gizakia gai dela gaitasun handiko izaki bihurtzeko, “postgizaki” deituko litzatekeena. Tranhumanismo terminoaren esanahi garaikidea, futurologiako lehen irakasleetako batek, Fereidoun M. Esfandiaryk, sortu zuen 1960. urtearen inguruan, "Gizakiaren kontzeptu berrien" inguruan pentsatu zuenak, "Gizakiz haraindiko" teknologia, bizimodu eta mundu ikuspegi trantsizionalak hartzen dituzten pertsonak identifikatzen hasi zenean. Hipotesi hau Max More filosofo amerikarraren lanetan oinarritu zen, filosofia futurista bat izan zen 1990. Hamarkadarako eta ordutik, nazioarteko mugimendu transhumanista deitzen den talde intelektual hazten ari da. Transhumanismoa Francis Fukuyamak "munduko ideiarik arriskutsuena" bezala deskribatu du, Ronald Baileyk, berriz, "Gizateriaren asmo ausart, irudimentsu eta idealenak pertsonifikatzen dituen mugimendua" dela dio. Autore batzuen ustez, gizateria transhumanoa izango litzateke jada, azken mendeetako aurrerapen medikoek nabarmen aldatu dutelako gure espeziea. Hala ere, ez litzateke modu kontzientean eta, beraz, transhumanista izango.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search