1974ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1974ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Apirilaren 6, 1974
Egoitza Brighton Dome, Brighton
Aurkezlea(k) Katie Boyle
Antolatzailea British Broadcasting Corporation (BBC)
Partaide kopurua 17
Irabazlea "Waterloo"
ABBA
 Suedia

1974ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hemeretzigarren edizioa izan zen. Brightoneko Dome aretoan aurkeztu zen, Erresuma Batuan, apirilaren 6an. Aurkezlea Katie Boyle izan zen, 1960an, 1963an, eta 1968an bezala.

Aurreko urtean Luxenburgok bigarren urtez segidan irabazi zuen etxean, eta uko egin zion ostera antolatzeari; beraz, gonbidapena BBCk hartu zuen.

Garailea Suediako ABBA taldea izan zen, "Waterloo" kantuarekin. Diskogintzaren historiako musika talde entzutetsuenetariko bat bihurtu zen ABBA: lehiaketa irabazi zuen lehen taldea izan zen, aurreko garaile guztiak bakarlariak izan baitziren, 1963ko bikotea izan ezik. Suediaren lehen garaipena izan zen.

Hamazazpi herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan bezala. Frantziak ere parte hartzeko asmoa zeukan, Dani kantariaaren La vie à vingt-cinq ans kantuarekin, baina Georges Pompidou Frantziar errepublikako presidentea lehiaketa baino lau egun lehenago hil zenez, bertan behera utzi zuten partaidetza. Greziak lehen agerraldia egin zuen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search