2004ko martxoaren 11ko atentatuak

2004ko martxoaren 11ko atentatuak
Irudia
Map
Motamasa hilketa
atentatu
Honen parte daterrorismoa Espainian
Data2004ko martxoaren 11 (07:30 (en) Itzuli)
KokalekuMadril
HerrialdeaEspainia
Parte-hartzaileak
Ibilgailualdiriko tren
HelburuMadrilgo Renfe Aldiriak
Honen ondorioaReactions to the 2004 Madrid train bombings (en) Itzuli
Pertsona hilak193
Pertsona zaurituak1.856
Armabackpack bomber (en) Itzuli
Goma-2

2004ko martxoaren 11ko atentatuakeuskaraz M-11 izenaz ere ezagunak (11-M gaztelaniaz)— Madrilgo aldirikoen tren sareko 4 trenetan komando islamista batek egindako eraso terroristak izan ziren, Espainia eta Europako historia osoko handienak. Goizeko zortzietan ia aldi bereko 10 lehergailuk eztanda egin zuten lau trenetan. 192 lagun hil eta 2.000 inguru zauriturik suertatu ziren.[1][2] Beranduago, poliziak lehertu ez ziren beste bi bonba kontrolpean lehertu zituen, eta hirugarren bat indargabetu zuen. Azken horri esker, errudunen lehen zantzuak aurkitu ziren. Aste batzuen ostean, poliziak Leganésen aurkitu zuen komando islamista. Ezkutatzen zituen etxebizitza eztandarazita, komando islamistako kide guztiak eta GEO polizia bat hil ziren.[3][4]

Lehen orduetako zirrara Espainia eta Europa osoko hedabideetara zabaldu zen. Espainiako hauteskunde orokorretarako hiru egun falta ziren, eta tentsioa handia zen. Hasieratik, Espainiako gobernuko agintariek, Jose Maria Aznar buru zutela, ETAri egotzi zizkioten erasoak, eta ideia hori zabaltzeko ekimenak hartu zituzten, tartean zela bertsio hori zabaltzeko Espainiako enbaxadoreei eta hedabideei deitzea.[5] Nazio Batuen Erakundeak, informazio horien ondorioz, eraso terrorista eta ETA gaitzesteko adierazpena onartu zuen.[6]

Orduak eta egunak aurrera joan ahala, baina, agertzen ziren zantzuek beste noranzko bat erakusten zuten, baina gobernuak lehengoari eutsi zion hipotesi nagusi gisa. Herritarrak kalera atera ziren trumilka terrorismoaren kontra eta gobernuaren jarrera salatzera, gobernua erasook hauteskundeetan irabazpidea izateko erabiltzen ari zelakoan. Tentsio horren erdian, bi pertsona hil ziren Euskal Herrian polizien erasoen ondorioz.[7][8] Alderdi Popularrak kritika gogorrak jaso zituen geroztik bere jarrera kontraesankorragatik.[5][9] Espainiako Auzitegi Nazionalak, epaiketan, hainbat islamdar terroristari egotzi zien atentatuen egiletza.

  1. «Lore-koroa batekin omendu dituzte Madrilen M11ko biktimak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  2. (Ingelesez) Berria.eus. «Kronologia. Hamar urteko ihesaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2024-03-11). «20 años del 11M: la reconstrucción día a día del peor atentado en la historia de España» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  4. Madrid: The Aftermath: Spain admits bombs were the work of Islamists | Independent, The (London) | Find Articles at BNET.com
  5. a b «Atentatuen ostean gertatutakoaren kronologia» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  6. «Kronologia: M-11ko atentatuak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  7. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-03-12). «Ángel Berrueta, una década de lucha en busca de la verdad y el reconocimiento» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  8. (Ingelesez) Berria.eus. «Angel Berrueta omendu dute Iruñean» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).[Betiko hautsitako esteka]
  9. (Ingelesez) Berria.eus. «ETAren eta indarkeria islamistaren artean ez dagoela loturarik esan du Zapaterok» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).[Betiko hautsitako esteka]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search