2008ko Iparraldeko Bertsolari Txapelketa

2008ko Iparraldeko Bertsulari Xapelketa edo 2008ko Iparraldeko Bertsolari Txapelketa Iparraldeko Bertsulari Xapelketaren lehenengo edizioa izan da. Urriaren 18 eta azaroaren 15 bitartean ospatu zen. 16 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 3 finalaurreko eta finala ospatu ziren. 2008ko edizioaren leloa "Ereiteko tenorea" izan da. Finala Donibane Lohitzuneko Jai Alai pilotalekuan ospatu zen azaroaren 15ean.

Ordura arte, Ipar Euskal Herriko bertsolariek urteetan zehar Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu izan zuten.

Amets Arzallus izan da txapelduna, Sustrai Colina txapeldunorde eta Miren Artetxe hirugarren sailkatu direlarik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search