2010eko Haitiko lurrikara

2010eko Haitiko lurrikara
Irudia
Jauregi Nazionala larri hondatu zuen lurrikarak
Map
Motalurrikara
Data2010eko urtarrilaren 12a (16:53 (en) Itzuli, 21:53 (en) Itzuli. UTC−05:00)
Iraupena30 s
HerrialdeaHaiti
Lurrikararen momentu sismikoa7,15
Magnitudea Richter eskalan7
Sakonera bertikal10 km
Pertsona hilak230.000
Pertsona zaurituak250.000

2010eko Haitiko lurrikara seismo suntsigarria izan zen, Gizateriaren historiako hondatzaileenetako bat, 2010eko urtarrilaren 12an, asteartean, 16:53:09 tokiko orduan (21:53:09 UTC) gertatu zena. Epizentroa Leoganen izan zuen, Mendebaldeko departamentuan, Haitiko hiriburu Port-au-Princetik, 25 kilometrora. USGSren arabera, 7,0 Mw magnitudea izan zuen, eta 13 kilometroko sakoneran sortu zen[1].

Erreplika sorta bat ere erregistratu zen: indartsuenak 5,9, 5,5 eta 5,1 izan ziren. NOAAk, eremuan, tsunami bat izateko arriskua baztertu zuen[2]. Hala ere, ordu batzuk geroago, neurri txikiko tsunami bat erregistratu zen, eta lau pertsona hil zituen. Lurrikara hori, 1770ekoaz geroztik, inguru horretan erregistratutako indartsuena izan zen. Gertuko herrialdeetan ere nabaritu zen, hala nola Kuban, Jamaikan eta Dominikar Errepublikan; han, beldurra eta prebentziozko ebakuazioak eragin zituen.

Haitin, garai hartan, Ameriketako herrialde txiroena zenean[3], ondorio latzak eragin zituen. Urtarrilaren 25ean, berreskuratutako gorpuzkiak 150.000 baino gehiago ziren, hildakoen kopurua 200.000tik gorakoa zela kalkulatuta[4]. Kaltetuen behin betiko datuak Jean-Max Bellerive lehen ministroak kaleratu zituen lurrikararen lehen urteurrenean, 2011ko urtarrilaren 12an; Gobernuaren arabera, 316.000 pertsona hil ziren[5], baina oinarri hobeekin egindako ikerketen arabera, hildakoak 160.000 inguru izan ziren[6].1,5 milioi pertsona baino gehiago etxerik gabe geratu zirenez[7], historiako giza hondamendi larrienetako bat izan zen[8].

  1. «http://earthquake.usgs.gov/earthquakes/eqinthenews/2010/us2010rja6/» Inglés.
  2. NOAA. (12 de enero de 2010). Tsunami information (Caribbean Sea). .
  3. Haití, el país más pobre de América. ABC 10 de febrero de 2010.
  4. Haití confirma la recuperación de 120.000 cadáveres, Europa Press 24/01/2010. Consultado: 24/01/2010
  5. «Earthquakes with 50,000 or More Deaths» web.archive.org 2013-05-07 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  6. Kolbe, Athena R.; Hutson, Royce A.; Shannon, Harry; Trzcinski, Eileen; Miles, Bart; Levitz, Naomi; Puccio, Marie; James, Leah et al.. (2010-10-01). «Mortality, crime and access to basic needs before and after the Haiti earthquake: a random survey of Port-au-Prince households» Medicine, Conflict and Survival 26 (4): 281–297.  doi:10.1080/13623699.2010.535279. ISSN 1362-3699. PMID 21314081. (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  7. Copia archivada. .
  8. Un terremoto de 6,1 grados sacude de nuevo Haití, La Vanguardia.es, 20/01/2010. Consultado el 20/01/20101.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search