2012ko "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioa

"Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioa (euskaraz, Katalunia, Europako estatu berria) 2012ko irailaren 11n (Diadan, hau da, Kataluniako Egun Nazionalean) egindako manifestazioa izan zen, Kataluniaren independentziaren aldekoa. Assemblea Nacional Catalana izeneko gizarte mugimenduak deitu zuen, eta gizarte katalanaren atxikimendu masiboa jaso zuen. Bildutako jendetzaren aldetik, "Som una nació. Nosaltres decidim" goiburuarekin egindako 2010eko manifestazioaren eta 1977ko Estatutu katalanaren aldeko manifestazioaren parekoa izan zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search