2014ko Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea | |
---|---|
2014ko Euskal Herriaren Erabakitze Eskubidearen Aldeko Giza Katea osatu zeneko unea. Giza katearen ibilbidea. | |
Data | 2014ko ekainaren 8a |
Lekua | Durango eta Iruñea artean Euskal Herria |
Antolatzailea | Gure Esku Dago |
Helburua | Euskal Herriaren Erabakitze Eskubidea bultzarazi eta ezagutaraztea |
Goiburua | gure ESKU bidea |
Parte hartzaile kopurua | 150.000 |
Webgunea | Gureeskudago.net |
2014ko Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea izan zen, 2014ko ekainaren 8an egina, Euskal Autonomia Erkidegoko erdigunea den Durango eta Euskal Herriaren hiriburu historiko Iruñea loturik. Gure Esku Dago erakundeak abiarazi eta antolatu zuen, eta gure ESKU bidea goiburua izan zuen. Ekimen nagusiaren inguruan beste hainbat ekitaldi ere egin ziren, aurreko asteetan, Euskal Herriko hainbat herritan, hala nola giza kate txikiagoak eta mendi ibilaldiak.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search