ACB Liga

ACB Liga
Antolatzailea ACB
Sorrera 1956 (Lehen maila)
1984 (ACB)
Eremua Espainia Espainiar Estatua
Parte hartzaileak 18
Garaipen gehien Espaniako Liga: Real Madrid C.F. (36)
ACB Liga: F.C. Barcelona (17)
2022-23ko Txapelduna F.C. Barcelona
Webgune ofiziala
Real Madril 2015eko Liga garaipena ospatzen. Liga gehien eskuratu dituen taldea da.
F.C. Barcelonak 15 aldiz irabazi du ACB Liga.
Badalonako Joventut taldeak lau liga eskuratu zituen.
Saski Baskoniak hiru ACB liga ditu. Irudian Tiago Splitter jokalaria.

ACB Liga Espainiako saskibaloi liga profesionala da, Asociación de Clubes de Baloncesto (ACB) elkarteak 1983an sortutakoa. 1957tik 1983ra Espainiako Liga gorenak Lehen Maila (Primera División) izena eduki zuen.

18 taldek parte hartzen dute bertan urtero. Txapelketa, bi fasetan banatzen da: Hasieran Liga Regular edo Liga Erregularra jokatzen dute talde guztiek. Hau bukatuta, lehen sailkatutako zazpi talde gehi ekipo anfitrioia Errege Kopan jarduteko sailkatzen dira.

Bigarren fasean, lehen sailkatutako 8 taldek Play-Off direlakoak jokatuko dute, binakako norgehiagoka sisteman.

Europa mailan, txapelketarik garrantzitsuenetarikoa da, Italiako Legarekin batera.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search