ADSL

ADSL edo Asymmetric Digital Subscriber Line (Harpidedunaren Linea Digital Asimetrikoa) DSL konexio mota bat da. Abiadura handiko linea digitala da, telefono sareak daraman kobrezko pare bihurrituaz lagunduta. Banda zabaleko interneterako atzipenerako teknologia da. Datu gehiago transmititu ditzake, eta ondorioz, abiadura gehiago.

Hobekuntza hau telefonoak (300-3400 Hz) baino maiztasun tarte altuagoa erabiltzen lortzen da. ADSLa eduki ahal izateko, splitter baten instalazioa behar izaten da, banatzeko betiko telefonoko seinalea konektatzeko erabili dugunarekiko.

Asimetrikoa deitzen zaio datuak igotzeko eta jaisteko abiadurak ezberdinak direlako. Normalean deskargatzeko abiadura altuagoa da. ADSL linean hiru komunikazio kanal ezartzen dira, datuak bidaltzeko, datuak jasotzeko eta telefonoz hitz egitekoa.

Gaur egun, herrialde batzuetan ADSLaren garapenak ari dira ezartzen, ADSL2 eta ADSL2+ deituak. Telebista eta kalitate altuko bideoa emateko dira pare bihurritua erabiliz. Teknologia honen garapenak konpetentzia handia ekarriko die operadore telefonikoei eta kable bidezko operadoreei. Teorian onura gehien bezeroak jasoko du, ahotsa, datuak eta telebista integratzen dituen zerbitzuak jasoki dituelako.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search