Aden

Aden
عَدَن
giza kokalekua
Administrazioa
Herrialdea Yemen
Muhafazah'Adan Gobernantzia|'Adan
Izen ofizialaعدن
Jatorrizko izenaعَدَن
Geografia
Koordenatuak12°48′N 45°02′E / 12.8°N 45.03°E / 12.8; 45.03
Map
AzaleraError in convert: Value "<strong" must be a number (help) km²
Altuera6 m
Demografia
Biztanleria507.355 (2005)
109.061 (1994)
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia967
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakDjibuti, Latakia, Shanghai eta Jidda
Hizkuntza ofizialaarabiera

Aden[1] (arabieraz عدن) Yemengo hiri garrantzitsu bat da. Gaur egun portu garrantzitsuena izateaz gain 'Adan Gobernantziako hiriburua ere bada. Historikoki britainiar kolonia garrantzitsu bat izan zen, eta Hego Yemen edo Yemengo Errepublika Herritar eta Demokratikoko hiriburua.

Adengo antzinako itsas-portu naturala desagertutako sumendi baten kraterrean datza, penintsulara istmo txiki batez loturik. Portu hau lehenengoz Awsan Erreinuak erabili zuen K.a. V eta VII. mendeen artean. Gaur egungo portua penintsularen beste aldean dago.

Aden hiria hainbat auzok osatzen dute: Krater, jatorrizko itsas-portua; Ma'alla, gaur egungo portu berria; Tawahi, kolonialismo garaian Steamer Point izena zuena; eta Gold Mohurreko etxeak. Khormaksar, istmoan kokatuta, gorputz diplomatikoa, Adengo Unibertsitatea, aireportua eta bestelako bulegoak ditu. Kontinentean Sheikh Othman dago, antzinako oasia; Al-Mansura, Britainiarrek diseinatutako hiri bat; eta Madinat ash-Sha'b, Hego Arabiar Federazioaren hiriburua izendatu zutena.

Adenek Adengo golkoari izena ematen dio.

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search