Afelio

Afelioa. Eguzkitik distantzia handiena duen orbitako puntua.

Afelioa Eguzkiaren inguruan dabiltzan objektuen orbitan, eguzkira gehienezko distantzia duen puntua da. Hau da, puntu honetan, objektua eta Eguzkiaren arteko distantzia maximoa da, eta Keplerren 2. legeak dioenaren arabera, abiadura minimoa izango da.

Lurraren afelioan (udako solstizioa baino 14 bat egun geroago), Eguzkiaren eta gure planetaren arteko distantzia 152.097.700 kilometro da; perihelioan (neguko solstizioa baino 14 bat egun geroago), berriz, 147.098.070 kilometro.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search