Ainhoa (izena)

Ainhoa
Arantzazuko Ama Birjinaren kapera, Ainhoan.
Arantzazuko Ama Birjinaren kapera, Ainhoan.
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Esanahia Etxe Berria
Jatorrizko eskualdea Ainhoa udalerria.
Lapurdi, Euskal Herria
Jatorria Euskalduna
Izenaren eguna Mendekosteko astelehena

Ainhoa euskarazko emakume izena da. Izen honek Ainhoa herriko Arantzazuko Ama Birjinan du jatorria.

Garai batean lapurtarrak, debozio handiz, Arantzazura joaten ziren erromes, Pazkoaren bigarren egunean. Geroago, gerrengatik muga itxi zutenean, ainhoarrek herrian bertan eraiki behar izan zuten Arantzazuko kapera, 389 metro garaiko mendian[1]. Geroztik, urte guztiz, Mendekoste astelehenean, Arantzazuko Ama Birjinaren kaperan beila bat egiten da[2]

  1. Arantzazuko kapera Ainhoako Udalaren webgunean
  2. Arantzazuko Ama Ainhoako Udalaren webgunean

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search