Aitzineko bokal itxi biribildu

Aitzineko bokal itxi biribildu
y
NAF zenbakia309
Kodetzea
X-SAMPAy
Kirshenbaumy
Braille

Aitzineko bokal itxi biribildua, edo aitzineko bokal altu biribildua, bokal mota bat da, hizkuntza zenbaitetan erabiltzen dena. Nazioarteko Alfabeto Fonetikoak /y/ ikurraren bidez irudikatzen du, eta dagokion X-SAMPA ikurra y da. Hizkuntza askotan, alemanez, turkieraz eta baita euskaraz ere ortografikokiü⟩-ren bidez irudikatzen da. Beste hizkuntza zenbaitek (daniera, norvegiera, suediera eta albaniera kasu), ⟨y⟩-ren bidez idazten dute, eta beste zenbaitetan ⟨u⟩ (frantsesa, nederlandera edo kornubiera kasu). Asiako hizkuntza zenbaiten erromanizazioan ⟨iu⟩ eta ⟨yu⟩ erabiltzen dira, eta grafia zirilikoan ⟨уь⟩ erabiltzen da (txetxeneraz, esaterako). Hungarieraz /y/ irudikatzeko Europako alfabeto askotan erabiltzen den ⟨ü⟩ darabilte ere, baina /yː/ luzea islatzeko ⟨ű⟩ erabiltzen dute.

Bokalak
Ikus, gainera: Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa, Kontsonanteak
Aldatu Aitzineko Erdi-aitzineko Erdiko Erdi-atzeko Atzeko
Itxi
i • y
ɨ • ʉ
ɯ • u
 • ø̞
ɪ • ʏ
• ʊ
e • ø
ɘ • ɵ
ɤ • o
ɪ̈ • ʊ̈
ɤ̞ • 
ɛ • œ
ɜ • ɞ
ʌ • ɔ
ɐ • ɞ̞


ä • ɒ̈


a • ɶ
ɑ • ɒ
Ia-itxi
Erdi-itxi
Arteko
Erdi-ireki
Ia-ireki
Ireki
Ikurrak binaka agertzen diren kasuetan,
eskuinekoak bokal biribildu bat irudikatzen du.

Aitzineko bokal itxi biribilduaren baliokide irristaria [ɥ] hurbilkari sabaikari ahostun ezpainkaritua da. Hizkuntza zenbaitetan [y] eta [ɥ]-ren arteko txandakatzeak gertatzen dira, frantsesez edo zubereraz bezala, diptongoak sortzerakoan azaltzen dela. Hots hau transkribapen fonetikoan irudikatzeko [y̑] (silabikotasun eza adierazteko diakritikoa erabiliz) eta [ɥ] ere erabili daitezke.

Hizkuntza gehienetan, aitzineko bokalen biribiltasuna ezpainak estutuz ebakitzen da («exolabial»). Hala ere, kasu zenbaitetan ezpainak ateraz ere ahoskatu daiteke («endolabial»). Catford-en arabera aitzineko bokal biribilduak eta atzeko bokalak dituzten hizkuntza gehienetan biribiltasun mota biak erabiltzen dira: aitzineko bokalak ezpainak estuturik ahoskatzen dira eta atzeko bokalak ezpinak ateraz. Hala ere, hizkuntza gutxi batzuek, eskandinabiako hizkuntzak bezala, ezpainak ateraz ahoskatzen diren aitzineko bokal biribilduak dituzte. Suediera haratago doa, eta biribiltasun mota biak ezberdintzen ditu aitzineko bokaletan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search