Akanera | |
---|---|
akan — Akan | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | ama-hizkuntza: 11.000.000 (2007) 8.314.600 (2004) |
Araugilea | Bureau of Ghana Languages (en) ![]() |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) ![]() Volta–Kongo hizkuntzak kwa hizkuntzak Nyo (en) ![]() Potou–Tano (en) ![]() Central Tano (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ak |
ISO 639-2 | aka |
ISO 639-3 | aka |
Ethnologue | aka |
Glottolog | akan1250 eta akan1251 |
Wikipedia | ak |
ASCL | 9203 |
IETF | ak |
Akanera[1] Ghanako hizkuntzarik mintzatuena da, eta herrialdeko hegoalden bizi den akan herriarena.[2] Herrialdeko biztanleriaren %80aren lehenengo edo bigarren hizkuntza da[2] eta Boli Kostan ere hitz egiten dute.[2] Akaneraren hiztun gehienek hizkuntza honi twi esaten diote, nahiz eta izen hori, berez, bi dialekto literario nagusiei dagokien. Izan ere, hiru dialekto garatu dira, irizpide literario gisa ortografia ezberdinekin: batetik, asante eta akuapem (elkarrekin twi deituak); eta, bestetik, fante.[3] Nahiz eta elkarrekiko ulergarritasun osoa izan, beste estandarren hizlarientzat idatzizko moduan eskuraezinak izan ziren Akanerazko Ortografia Batzordeak 1978an akanerazko ortografia komuna garatu zuen arte, nagusiki akuapem dialektoaren antzinako ideogrametan oinarritua.[4]
Hizkuntza hau Hego Amerikara iritsi zen, bereziki Surinamera, esklabo trafikoarekin. Surinam barnera ihes egin zuten esklaboen ondorengoek akaneraren forma bat erabiltzen dute oraindik; horren barruan sartzen da jaiotzen diren asteko egunetik aurrera haurrei izena emateko ohitura, adibidez, Kwasi gizon batentzat eta Kwasiba igande batean jaiotako neskato batentzat.[2][5]
Gaur egun, twi akanerazko barietatea Ghanako gobernuak sustatutako hizkuntza nagusietako bat da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search