Akbar

Akbar

3. Mogol enperadorea

1556ko otsailaren 11 - 1605eko urriaren 25a
Humayun - Jahangir
Bizitza
JaiotzaUmarkot Fort (en) Itzuli1542ko urriaren 15a
Lehen hizkuntzapersiera
HeriotzaFatehpur Sikri1605eko urriaren 15a (63 urte)
Hobiratze lekuaAkbar's Tomb (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: disenteria
Familia
AitaHumayun
AmaHamida Banu Begum
Ezkontidea(k)Mariam-uz-Zamani (en) Itzuli
Ruqaiya Sultan Begum
Salima Sultan Begum  (1561 -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaMughal dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakTxagatai hizkuntza
persiera
Hindustanera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Din-e Ilahi (en) Itzuli

Abu'l-Fath Jalal-ud-din Muhammad Akbar[1] (persieraz: ابو الفتح جلال الدين محمد اكبر‎) (1542ko urriaren 15a - 1605eko urriaren 27a) Akbar Handia (Akbar-i-azam, اکبر اعظم) izenez ere ezaguna, Indiako Mogol Inperioaren hirugarren enperadore mogola izan zen 1556 eta 1605 artean. Akbar bere aitaren, Humayunen, oinordekoa izan zen Bairam Khan erregeordearen begiradapean, zeinak enperadore gazteari Indian mogolen domeinuak zabaltzen eta finkatzen lagundu baitzion.

Akbarrek nortasun sendoa zuen, eta arrakasta handiko jenerala izan zen. Mogol Inperioa pixkanaka zabaldu zuen Indiako azpikontinentearen zati handi bat barne hartu arteraino. Bere boterea eta eragina, ordea, azpikontinente osoan zehar zabaldu zen mogolen nagusitasun militar, politiko, kultural eta ekonomikoaren ondorioz. Estatu mogol zabala bateratzeko, Akbarrek, inperio osoan, zentralizatutako administrazio-sistema bat ezarri zuen, eta, ezkontzaren eta diplomaziaren bidez, konkistatutako agintarien adiskidetze-politika erabili zuen. Erlijio eta kultura askotariko inperio batean bakea eta ordena zaintzeko onartu zituen musulmanak ez ziren bere mendekoen babesa jaso zuten politikak. Tribuen arteko loturak eta estatu islamiarraren nortasuna saihestuz, Akbar bere erresumako urruneko lurrak lotzen ahalegindu zen leialtasunaren bidez, kultura indo-persiarraren bidez adierazia .

Ekonomia indartsua eta egonkorra garatu zuen, eta, horren ondorioz, merkataritza hedatu, eta kultura gehiago babestu zen. Akbar bera artearen eta kulturaren mezenas zen. Literatura atsegin zuen, eta 24.000 liburutik gorako liburutegia sortu zuen sanskrito, urdu, persiera, greziera, latin, arabiera eta kaxmirerazko idatzirekin, jakintsu, itzultzaile, artista, kaligrafo, eskriba, azaleztatzaile eta irakurle askok zaintzen zutena. Katalogazioaren zati handi bat berak egin zuen, hiru talde nagusiren bidez[2]. Akbarrek emakumeentzat bakarrik zen Fatehpur Sikri-ren liburutegia ezarri zuen[3], eta musulmanak eta hinduak hezteko, erresuma osoan eskolak ezartzeko agindu zuen. Koadernaketa arte handitzat hartzera ere animatu zuen[4]. Erlijio askotako mundu osoko gizon santuek, poetek, arkitektoek eta artisauek gortea apaintzen zuten aztertzeko eta eztabaidatzeko. Delhin, Agran eta Fatehpur Sikrin, Akbarren gorteak arte, letra eta ikaskuntza gune bihurtu ziren. Kultura timurtarra eta persia-islamiarra Indiako elementu indigenekin fusionatzen eta nahasten hasi ziren, eta arteak, pintura eta mogol estiloko arkitektura ezaugarri zituen beste kultura indo-persiarra sortu zen. Islam ortodoxoarekin desilusionatuta eta agian bere inperioaren barnean batasun erlijiosoa lortzeko itxaropenarekin, Akbarrek Din-i Ilahi aldarrikatu zuen, nagusiki islamismotik eta hinduismotik, baita zoroastrismoaren eta kristautasunaren zati batzuetatik ere, eratorritako kredo sinkretikoa. Hala ere, Akbarrek Chittorgarheko sarraskia ere agindu zuen, non 30.000 nekazari hindu sarraskitu baitzituzten.

Akbarren erregealdiak eragin handia izan zuen Indiaren historian. Bere agintaldian, Mogol Inperioa hirukoiztu egin zen tamainan nahiz aberastasunean. Sistema militar indartsua sortu zuen, eta erreforma politiko eta sozial eraginkorrak ezarri. Postu zibil eta militar gorenetarako izendatuz musulmanak ez zirenen gainerako Yizia zerga sektarioa kenduz mogolen lehen agintaria izan zen bertakoen konfiantza eta leialtasuna bereganatu zituena. Sanskritozko literatura itzularazi zuen;, bertako jaialdietan parte hartu zuen, eta inperio egonkor bat bere mendekoen lankidetzaren eta borondate onaren mende zegoela ohartu zen. Beraz, gobernupeko inperio multikultural baten oinarriak bere erregealdian ezarri ziren. Akbar, bere semeak, Salim printzeak, ordezkatua zuen enperadoretzat, beranduago Jahangir izenez ezagutua izan zena.

  1. (Ingelesez) «Akbar | Biography, History, & Achievements | Britannica» www.britannica.com 2024-12-16 (Noiz kontsultatua: 2025-02-11).
  2. Murray, Stuart. (2009). The library : an illustrated history. Skyhorse Pub. ISBN 978-1-60239-706-4. OCLC .277203534.
  3. Wiegand, Wayne A.; Davis, Donald G.. (1994). Encyclopedia of library history. Garland Pub, 273 or. ISBN 0-8240-5787-2. OCLC .28375376.
  4. (Ingelesez) «The library : an illustrated history | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2025-02-11).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search