Aktibismo

M15 mugimenduko aktibista talde bat bilkura batean.

Aktibismoa edo militantzia pertsona multzo batek gizarte, politika, ekonomia nahiz ingurumen gai bati buruz euren eskaerak zabaldu, protesta egin eta agintearen aldetik kontuan hartuak izan daitezen burutzen den jarduera da. Anitz dira aktibismo moduak, hala nola agintariei gutunak bidali, propaganda, manifestazioak eta desobedientzia zibila. Aktibismoan diharduten pertsonei ekintzaile edo aktibista deitzen zaie.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search