Albania Handia nazionalitate albaniarra duten banakoek defendatutako kontzeptu irredentista[1] eta nazionalista da, albaniarren "sorterri nazionala" sortzeko helburua duena,[2] populazio albaniarrak dituzten eskualdeak bateratuz sorturikoa. Albaniaz gain, Albania Handia terminoak aldameneko herrialdeetako eskualdeak barneratzen ditu ere; hala nola, Kosovo, Serbiako Preševo Bailara, Montenegroko hegoaldeko eskualdeak, Chameria (de iure, Greziako Thesprotia eta Preveza eskualdeak), Otomandarren Inperio garaiko Yaninako Valierria osatzen zuten eskualde ezberdinak[3][4][5][6][7] eta Ipar Mazedoniako mendebaldeko eskualdea.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search