Alberto Ken'ya Fujimori Fujimori (Lima, 1938ko uztailaren 28a-) japoniar jatorrizko politikari ohi perutarra da. Hamar urtez herrialdeko presidentea izan zen, 1990etik 2000 arte.
Alan García ordezkatu zuen boterean 1990ko uztailaren 28an, Mario Vargas Llosa idazle eta beste hautagai nagusia zenari hauteskundeak irabazi ostean. Haren agintaldiko lehenengo urteetan neurri ekonomiko zorrotzak hartu zituen eta Peru nolabait suspertzea lortu. Halaber, Peruko Alderdi Komunistaren aurkako borroka ere tinkoa izan zen.
Ustelkeriak amaiera politikoa ekarri zion, bai eta giza eskubideen inguruan erakutsitako mespretxuzko jarrerak ere. Izan ere, 2009an 25 urteko zigorra ezarri zioten gerra zikinarekin lotu ostean, batik bat 1990eko hamarkadan hainbat ezkertiar gerrillari bahitu eta hil izanagatik. 2010ean beste zigor bat gehitu zioten, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzeagatik.
Epaiak gorabehera, herritarren zati esanguratsu bat haren aldeko da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search