Alde Zaharra (Gasteiz)

Alde Zaharra
 Euskal Herria
Alde Zaharraren ikuspegi klasikoa
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°50′57″N 2°40′20″W / 42.8492°N 2.6722°W / 42.8492; -2.6722
Demografia
Biztanleria8.744 (2019: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)
Harategi kantoia, ilunabarrean. Atzealdean, Otxanda Andrearen dorrea ageri da.
Pintore kaleko bi etxebizitza gotiko, aneka eran.

Gasteizko Alde Zaharra Gasteizko (Araba) auzoa da. 2020ko erroldaren arabera, auzoak 8.910 biztanle dauzka, 4.508 emakume eta 4.402 gizonezko. Hegoaldean Gasteizko Zabalgunearekin egiten du muga, mendebaldean Koroatzea eta Lovainako auzoekin, eta iparraldean Zaramagarekin. Erdi Aroko Gasteiz osatzen zuten kaleak biltzen ditu, eta auzoak almendra itxura dauka.

Gasteizko Alde Zaharra muino batean dago, eta honen inguruko maldetan. Hiria Alde Zaharraren inguruan hazi da, "olio orbana" izeneko moduan, hau da, alde guztietarantz. Auzoak balio historiko handiko eraikinak biltzen ditu, eta hainbat eraikin kultural. Horrez gain, urteetako utzikeria dela eta, Alde Zaharreko gune batzuk degradazio maila altua daukate gaur egun.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search