Aldizkari zientifiko

UZTARO, giza eta gizarte-zientzietako aldizkariaren 100. alea (2017)
Nature aldizkariko lehen azala (1869)

Aldizkari zientifikoa gai zientifikoei buruzko aldizkako argitalpena da, bai ikertzaileen artikuluak argitaratzeko plataforma gisa, bai publiko orokorrarentzako dibulgazio gisa (askotan bi funtzioak aldizkari bakarrean konbinatzen dira). Aditu-batzorde batek laguntzen dio editoreari aurkeztutako artikuluen kalitatea eta zorroztasun zientifikoa neurtzeko. Aldizkari zientifikoen artikulu gehienak, argitaratu gabeko emaitzak aurkezten dituztenak gutxienez, ikerketa-gaiaren egoera deskribatzen duen sarrera batekin hasten dira ikerketa-lanaren garrantzia kokatzeko, ondoren ikerketaren metodologia (materialak eta metodoak) edo erabiliko diren oinarrizko terminoak azaltzen dituzte. Azaldu beharrekoa azalduta, bukaeran aurkeztuko dira lortutako emaitzak, ondorioak, konpondu gabeko galderak eta etorkizuneko ikerketarako bide posibleak. Artikulu gehienek hasieran laburpentxo bat dute (edo abstract), askotan eleanitza, irakurleari intereseko gaia ote den jakiteko laguntzen diona. Munduko aldizkari zientifiko zaharrena Frantziako Journal des savants da, lehenengo aldiz 1665ean argitaratua. Aldizkari Ìnpaktu-faktore handieneko aldizkarien artean izaera "orokorreko" Nature eta Science daude, edo The New England Journal of Medicine edo Lancet medikuntzan espezializatuak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search