Aleksandr Sergeievitx Puxkin —errusieraz: Александр Сергеевич Пушкин— (Mosku, Errusiar Inperioa, 1799ko ekainaren 6a – San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1837ko otsailaren 10a) errusierazko poeta, nobelagilea, dramagilea eta istorio motzen idazlea izan zen. Errusiar literatura modernoaren sortzailetzat jotzen da.
Bere poema eta lanetan herri-hizkuntzaren erabileran aitzindaria izanik, estilo narratibo bat sortu zuen, dramaren, maitasun-istorioen eta satiraren nahasketa. Estilo hori ordutik errusiar literaturarekin bat joan da, eta eragina izango zuen geroago etorriko ziren Gogol, Dostoevsky, Tolstoi, Tiutxev... idazleengan eta Txaikovski, Musorgski... musikagileengan. Hainbat musikagile Puxkinen lanetan oinarritu ziren musika idaztean.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search