Alemania[1] (alemanez: Deutschland), izen ofiziala Alemaniako Errepublika Federala[1] (alemanez: Bundesrepublik Deutschland), Erdialdeko eta Mendebaldeko Europako estatu burujabea da, Europar Batasuneko kidea. Iparraldean Ipar itsasoa, Danimarka eta Baltikoa ditu, ekialdean Polonia eta Txekiar Errepublika, iparraldean Suitza eta Austria, eta mendebaldean Herbehereak, Belgika, Luxenburgo eta Frantzia. 357.022 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 83,1 milioi biztanle zituen 2019an.[2] Hiriburua Berlin da.
Ia bere historia guztian zehar, Alemania termino geografikoa izan da politikoa baino gehiago, Germaniako Erromatar Inperio Santua osatzen zuten estatu anitzei izena emateko erabiltzen baitzen. 1871-1945 bitartean estatu batua izan zen (Alemaniar Inperioa, Weimarko Errepublika eta Hirugarren Reicha) baina, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gero, bitan zatitu zuten: Alemaniako Errepublika Federala (AEF) edo Mendebaldeko Alemania eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) edo Ekialdeko Alemania. 1990eko urriaren 3an, AEF eta AED batu ziren.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search