Alemaniar espresionismo

Robert Wieneren Das Cabinet des Dr. Caligari (1919).

Alemaniar espresionismoa (alemanez: Deutschen Expressionismus) 1919 - 1933 urte bitartean garatu zen arte higikundea izan zen. Zinema espresionistak lotura zuzena zuen garaiko espresionismoarekin. Espresionismo piktorikoa zera da: modu subjektiboan mundua deformatzen zuen mugimendua. Garai horretan ezaguna zen Kubin pinturan eta Kafka literaturan. Mugimendu honen arabera, bizitzak ez du zentzurik eta hori islatzen zuten euren lanetan: desesperazio sentimendua zen nagusi.

Oinarrizko helburua pertsonaien emozioak eta sentsazioak azaltzea zen, eta horretarako sinbolismoaren formez baliatzen ziren. Kalitate artistiko handiko dekorazioak prestatzen ziren. Ikuspuntu artistikotik garai aberatsa izan zen, baina gainbehera ekonomikoa iristean, eragina izan zuen artean ere eta hori ere beherakadan joan zen. Lehen Mundu Gerrak (1914-1918) utzitako sentsazio pesimistak bizi ziren.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search