Alesbes

Alesbes
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Alesbes eta inguruko zelaiak; atzealdean Bardea
Alesbes bandera
Bandera

Alesbes armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Tutera
EskualdeaErriberagoiena
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaTutera
Izen ofiziala Villafranca
Alkatea
(2019-2023)
Maria Carmen Segura Moreno
(Navarra Suma)
Posta kodea31330
INE kodea31254
Herritarraalesbestar
Geografia
Koordenatuak42°16′26″N 1°43′32″W / 42.27386491°N 1.72558748°W / 42.27386491; -1.72558748
Azalera46,43 km²
Garaiera271-378 metro
Distantzia66,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria3.004 (2023:  59)
alt_left 1.409 (%46,9)(2019) (%47,9) 1.438 alt_right
Dentsitatea64,7 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,41
Ugalkortasuna[1]‰ 45,31
Ekonomia
Jarduera[1]% 77,75 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,82 (2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[2][3]% 2,20 (2018: %2,09)
Datu gehigarriak
Webguneawww.villafranca.es

Alesbes[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Tuterako merindadean eta Erriberagoiena eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 66,2 kilometrora. Altuera 271 eta 378 metro artekoa da, eta 46,43 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 3004 biztanle zituen.

Aragoiko Erriberan dago Alesbes, Arga eta Aragoi ibaien elkargunetik gertu. Azken ibai hauen eta Errege Bardeen artean dagoen lurraldea da, nahiko laua, eskualdeko gainerako lurraldeak bezala. «Nafarroako barrokoko hirigintza-multzo monumentalenetako bat» gisa definitu da,[5] eta aipamen berezia merezi dute Santa Eufemia elizak (jatorriz gotikoa eta XVII. eta XVIII. mendeen artean handitua) edo Atariko Andre Mariaren elizak (XVI. mendea), baita beste eraikin zibil batzuek ere, hala nola Bobadillatarren jauregiak (XVII. mendea). Hirigunetik kanpo ere naturguneak nabarmentzen dira, hala nola Peñalengo amildegia edo Escuderako putzua. Alesbes Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen.

Bertako biztanleak alesbestarrak dira.

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Azanza López, José Javier (1998). Arquitectura religiosa del Barroco en Navarra. Nafarroako Gobernua. {{ISBN|84-235-1699-7}}. OCLC 39392735.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search