Alfredo Urdaci Iriarte[1] (Iruñea, Nafarroa, 1959ko abenduaren 22a) nafar kazetaria da, TVE eta 13 TV telebista-kateen albistegien zuzendaria izandakoa.
Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean filosofia ikasi ondoren, Diario 16 hasi zen lanean. Handik RTVEra pasa zen, non Telediario aurkeztu eta 2000. urtean albistegien zuzendari izendatu zuten. Hainbat istilu politiko izan ondoren, 2004an TVE utzi zuen.[2]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search