Alkohol

Etanolaren 3-D irudia.
Alkoholen talde hidroxiloa
Alkoholaren hartzidura

Alkoholak konposatu kimiko organikoak dira, eta oso ugariak dira naturan. Batzuk fruituen edo garauen hartziduraz sortzen dira. Beste zenbait gas naturaletik edo petroliotik lor daitezke. Alkoholak erregai edo disolbatzaile moduan erabiltzen dira. Alkohol hitza entzutean, zuzenean, etanola datorkigu burura, baina etanola alkoholen taldeko konposatuetako bat besterik ez da. Horrelako konposatuak dira, adibidez, 2-feniletanolaarrosen usaina eragiten duena—, kolesterola edo sakarosa. Alkoholek formula orokorra dute, eta, euren egituran, hidroxilo () funtzio-taldea agertzen da. Egitura aldetik, uraren antzekoak dira, baina, alkoholetan, alkilo edo arilo taldea dago hidrogenoetako baten ordez. Hidroxilo taldeari lotutako ikazkaiak ordezkatuta dituen hidrogeno-kopuruaren arabera, primarioak (), sekundarioak [] edo tertziarioak [] izan daitezke alkoholak. Konposatu hauek izendatzeko, IUPAC sistemari jarraituz, -ol bukaera erabiltzen da[1].

Oxigeno-hidrogeno lotura polarizatuta dago elektronegatibotasun-diferentziagatik. Hori dela eta, alkoholek hidrogeno-loturak eratzeko gaitasuna dute, eta, ondorioz, alkanoekin edo eterrekin konparatuz, irakite-puntu eta urtze-puntu altuagoak dituzte. Era berean, pisu molekular txikiko alkoholak uretan disolbagarriak dira[1].

Sintesi organikoan, oso erabilgarriak dira alkoholak, haietatik abiatuz hainbat konposatu sintetiza baitaitezke. Adibidez: deshidratazioz, alkenoak; oxidazioz, zetonak, aldehidoak edo azidoak; erredukzioz, alkanoak; ordezkapen-erreakzioaren bidez, alkil haluroak eta abar[1].

Hizkera arruntean, alkoholaz hitz egiten denean alkoholdun edariei buruz egiten da. Edari horiek etanola dute.

Hidroxilo bat baino gehiago izanez gero, polialkoholak esaten zaie. Polialkoholak, poliolak edo alditolak karbono bakoitzaren gainean OH talde bat duen kate karbonatu batean egituratuta dauden substantziak dira. Elikadurarako interesgarriak diren polialkoholik garrantzitsuenak dira: monosakarido baten aldehidoa edo zetona taldea murriztean edo oligosakarido baten karbonilo talde librea murriztean lortutakoak. Murrizketa hori eskala industrialean egiten da, hidrogenoarekin, katalizatzaile gisa nikela erabiliz. Disakaridoetatik lortutakoen kasuan, polialkoholek badute monosakaridoetako baten eraztun itxia ere, baina karbonilo taldea ez da murriztailea. Alkoholak honako hauek izan daitezke: primarioak (karbono bakar bati lotuta dagoen karbono batean kokatutako hidroxido taldea), bigarren mailako alkoholak edo sekundarioak (karbono bati lotuta dagoen karbono batean kokatutako hidroxido taldea) edo hirugarren mailako alkoholak edo tertziarioak (hiru karbonori lotuta dagoen karbono batean kokatutako hidroxido taldea).

Alkoholek konposatu mota ugari osatzen dituzte; oso ohikoak dira naturan, eta, askotan, funtzio garrantzitsuak dituzte organismoetan. Alkoholak sintesi organikoan zeregin garrantzitsua izan dezaketen konposatuak dira, propietate kimiko paregabeak baitituzte. Gizartean, alkoholak aplikazio ugariko produktu komertzialak dira, bai industrian, bai eguneroko jardueretan; etanola (alkohol mota bat) edari askotan dago[2].

  1. a b c Anakabe, Sonia; Arrasate. (2009-09-17). «Alkohol» zthiztegia.elhuyar.eus (Elhuyar Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  2. Figuero, E; Carretero, M; Cerero, R; Esparza, G; Moreno, L (2004). «Efectos del consumo de alcohol etílico en la cavidad oral: Relación con el cáncer oral». Medicina y Patología Oral 9. 14. or. ISSN 1137-2834

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search